Osasun Mentalaren Sustapena, Ecosistemak eta Gutxiagotutako Hizkuntzak
GOGOA EUSKERAZ SUSTATUZ
GOGOA
Osasun mental positiboa sustatzea.
- Osasun mental positiboaren (OMP) kontzeptuak, trebetasun sozialak bezalako gaiak aipatzen ditu, bizitzaren aldaketak eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna. Baita ere esan daiteke, OMP gizarte-ingurunean modu aktiboan eragiteko gaitasuna dela. Nolabait OMPren erakusleak hauek dira ere: autoestima positiboa, asertibitatea, eta bizitzaren esperientzia poztasunez bizitzeko ahalmena, norberaren mugak onartuz
- Kualitate horiek berez baloreak dira, eta ez bakarrik gaixotasun edo nahaste eza.
OMPren barnean, jarrera positiboak eragiteko eskuhartzeak izaten dira giza existentziaren zehar, baina, batez ere, giza-eboluzio prozesuan gertatzen diren aldaketetan. Eskuhartze horiek honako jardunbideak erraztuko dituzte:
ECOSISTEMA ETA GUTXIAGOTUTAKO HIZKUNTZA
Hizkuntza gutxituak mantentzea da, halaber, giza ekosistema iraunkorraren zati garrantzitsu bat. Agian, hizkuntza gutxituak mantentzea, osasun mentala sustatzeko politiken giltza adierazle bat da.Hizkuntza gutxituaren hitzdunek, kontzientzia ekologista dute. Frogatutako adierazpen hau, da gure GOGOA Proiektoaren sustraía.
PROPOSAMENAK
Ingurune honetan Euskal Kultura sustatzeko, osasun Mentala eta Euskeraz Gogoa indartuz, proposatzen ari gara gune bat sortzea Euskal Herriko bailaretan. Eta berau Plangintza batekin.
Erdi eta epe luzerako Plan estrategiko baten abiapuntuak hurrengo hauek izan daitezke:
1.- Bailarako Euskal artista, kantari, idazle, irakasle eta osasun profesionarien arteko gune bat bilakatu arlo honetaz informazioa eta proposamenak aztertzeko.
2.- Osasun Mentalaren Promoziorako Politikak indartzea, Euskal Herri mailan sortu daiteken sarea lagunduz
3.- Komunikabidetarako puntu estrategiko nagusiak identifikatu, profesionariak gonbidatuz ekintza hauetara.
4.- Euskeraren arloan ekintza batzu sortu eta bilakatu Osasun Mentala eta Gogoa indartzeko. Hurrengo holakoak dira ekintzak:
- Jaio berrien hazkundean eragina euki ditzaketen sehaska kantak eta kontuak landu, hauek euki ditzakeen eragina ezagutaraziz. Jaiotza inguruko, Osakidetzak dituen programetan, garatu daitezke ekintza hauek.
- Alfabetatze emozionala delako programak ezagutarazi eta landu, eskoletan.
- Prometeo izeneko Finlandiarraren antzeko udalekuak bultzatu nerabezaroan daudenekin.
- Idazketa Kreatiborako mintegiak eta ikastaroak bilakatu. Jubilaziorako gertatzeko, sindikatuek antolatzen dituzten programetan, egokiena izango litzateke. Programa hauek, aurrerago deskribatzen diren egonaldi ekologikoetan, antola daitezke.
- Jubilaziorako gertatzean, autobiografiak landu eta lagundu, taldeka aztertzen, egonaldi ekologikoetan.
- Psikolinguistikaren ikuspegitik euskaldunen gogo osasunaren prolemak aztertzea, gogo osasunarentzako ondorioak ikusiz. Psikolinguistikak lagun dezaken zeregin honetan aztertu.
- Euskara hutsez norbere laguntzarako taldeak antolatzea, bizitzako egoera kritikoei aurre egiteko. Prometheus Camps, bezalako egonaldiak, izan daitezke leku egokienak honetarako.