Berriak

 

“Benta euskara eta ongizate psikologikoa sustatzeko topagune bikaina izan liteke”

Agustín Ozamiz

José Agustín Ozamiz Soziologiako Doktorea da eta Uztai Fundazioko, gogo osasuna eta kohesio soziala sustatzeko, irabazi-asmorik gabeko erakundeko, presidentea. Euskal Herriko eta Deustuko Unibertsitateetako irakasle izan da eta Eusko Jaurlaritzan osasunarekin lotutako erantzukizuneko karguak izan ditu.

Agustin, zer dakizu Bentaz?

Aspaldidanik bizi naiz Getxoko Santa Maria elizaren alboan eta Andra Mari auzo-elkarteko presidente izan naiz, beraz, ondo ezagutzen dut auzoa. Bentaz dakidana da jatetxea izan zela, baina ez dakit zer neurri dituen, zenbat metro karratu erabilgarri dituen eraikinak.

Zer erabilera eman diezaiokegu Bentari?

Nire ustez Benta euskara eta ongizate psikologikoa sustatzeko topagune bikaina izan liteke. Txoko bat ere dut buruan, hausnarketarako elkarrizketa-gaitasuna, zientzilari batzuek dioten bezala mentalizazioa, euskeraz lantzeko leku bat. Proposatzen dudan laneko ikuspegi horrek pertsonen arteko harremanen epe luzeko dinamika deskribatzen duen Atxikimenduaren teoriako elementu batzuk ditu. Proposamen horretan adin guztiek dute lekua, gaiak hazkundeko, bizitzako, etapa desberdinetan eta bakoitzaren motibazioen arabera lan baitaitezke. Niretzat, gakoa , subjektibotasuna lantzean datza.

Proposatzen duzun erabileraren antzeko zerbait egiten ari diren beste lekuren bat bururatzen zaizu?

Batez ere Ipar Europan, hainbat eredu on daude. Europako proiektu baten bidez antzeko ekimena garatzen lagundu nuen Lisboako auzo batean, Amadora izenekoan.

La venta

http://www.getxo.eus/eu/bentaranoa/bitacora/post15

[/et_pb_text][/et_pb_column][/et_pb_row][/et_pb_section]