Osasun Mentalaren Sustapenerako Proiektua

GOGOA EUSKERAZ SUSTATUZ

GOGOA

Osasun mental positiboa sustatzea.

  • Osasun mental positiboaren (OMP) kontzeptuak, trebetasun sozialak bezalako gaiak aipatzen ditu, bizitzaren aldaketak eraginkortasunez kudeatzeko gaitasuna. Baita ere esan daiteke, OMP gizarte-ingurunean modu aktiboan eragiteko gaitasuna dela. Nolabait OMPren erakusleak hauek dira ere: autoestima positiboa, asertibitatea, eta bizitzaren esperientzia poztasunez bizitzeko ahalmena, norberaren mugak onartuz
  • Kualitate horiek berez baloreak dira, eta ez bakarrik gaixotasun edo nahaste eza.

OMPren barnean, jarrera positiboak eragiteko eskuhartzeak izaten dira giza existentziaren zehar, baina, batez ere, giza-eboluzio prozesuan gertatzen diren aldaketetan. Eskuhartze horiek honako jardunbideak erraztuko dituzte:

– Autoestima osasuntsua (mugak onartzea barne),

– “Attachment” edo atxikimendu, ziurrak

– Egoera berrietarako moldagarritasuna (erresilientzia) .

– Subjektibitatea,

– Asertibitatea.

– Pertsonen arteko komunikazioa

Emanaldi hauek dira, besteak beste, neu edo ego indartsu baten oinarriak errealitateari egokitzeko. Baita zailtasunak dituztenen gatazken bitartekari izateko, horietaz hausnarketa egiteko gai izatea.

OSASUN MENTALAREN SUSTAPENA.

Osasun Mentalaren Sustapena zernolako dinamika duen ulertzeko, Attachment teoria oso adierazgarria da. Attachment ziurra duen pertsona batek, hobeto garatuko ditu, positiboki, bere harremanak. Barruko lan-ereduen arteko harremanak tramitatuz, bere gain hartu ahal izango ditu harremanetako gorabeherak. Harremanetako aldaketa horiek beren ingurune errealean kontziente bilakatuko ditu, eta proposamenak positiboki landuko ditu beste pertsonekin.

Attachmen ziurra dutenek kontrastea egiten dute attachment inziurra dutenekin. Hauek, gaur egun, bizi den abiadura izugarriz, nahiz eta komunikaziorekin kezkatuta egon, ez daukate behar den beste  ahalmenik frustaziorako. Eta frustraziorako ahalmena, pentsamenduaren garapenerako oinarria da.

Hizkuntza gutxituak mantentzea da, halaber, giza ekosistema iraunkorraren zati garrantzitsu bat. Agian, hizkuntza gutxituak mantentzea, osasun mentala sustatzeko politiken giltza adierazle bat da.Hizkuntza gutxituaren hitzdunek, kontzientzia ekologista dute.  Frogatutako adierazpen hau, da gure GOGOA Proiektoaren sustraía.

Attachment teoriatik ere, Kulturak eta Hizkuntzak duten eragina gogoan eta osasun mentalean, erraz uler daiteke.

 

Reunión del proyecto MMHPP en STAKES. Finlandia